Federatzeko

Gure klubaren bidez federatu nahi duzu? Gurekin federatuta zaude eta aldaketaren bat egin nahi duzu?

Urtero, abenduan eta urtarrilean, zure federazio-lizentzia kudeatzeaz arduratzen gara, bai alta eman eta gurekin federatu nahi baduzu, bai gurekin bazaude eta daturen bat edo zure federazio-modalitatea aldatu behar baduzu. Alta emateko, web atal honetan federazio-lizentziaren altaren formularioa aktibatuko dugu, eta egin behar dituzun aldaketei edo bertze edozein kontsulta edo zalantzari erantzuteko, klubaren helbide elektroniko honetan aurkituko gaituzu: baztangomendigoizaleak@gmail.com


Beti erantzungo dizugu, eta datorren urterako lizentzia kudeatu ondoren, zure etxera bidaliko dugu federazio-txartela.

Eta urteko gainerako hilabeteetan?

Otsaila eta azaroa bitartean egin behar duzun edozein gestio egiteko, federatu nahi baduzu edo edozein aldaketa egin behar baduzu, federazioaren web orriaren bidez egin beharko duzu: https://www.nafarmendi.org/edo helbide honetara mezu bat bidaliz: info@mendinavarra.com

Edozein zalantza argitzeko, klubaren helbide elektronikoa baztangomendigoizaleak@gmail.com da.