Mendiko materiala

Erabiltzeko arauak

  • Baztango Mendigoizaleak taldearen mendi-materiala soilik taldeko kideek erabili ahal izanen dute.
  • Materiala erabili nahi duten bazkideek telefonoz harremanetan jarri beharko dute arduradunak diren Iñaki Sanzberro (618 88 99 79) edo Jaime Biguriarekin (647 35 30 85). Beraiekin geratu ondoren, taldeko egoitzatik pasa beharko dute pertsonalki materiala bila.
  • Bazkide bakoitzak material bakoitzetik unitate bana erabiltzeko eskubidea izanen du (piolet 1, kasko 1, kranpon pare 1 eta eski-raketa pare 1).
  • Hartutako materialaren unitate bakoitzaren truke 10 €ko fidantza eman beharko da. Materiala arduradunei finkatutako epean eta baldintza egokietan itzuliz gero fidantza hori itzuliko da. Berriz, materiala ez bada adostutako epearen barruan itzultzen, Baztango Mendigoizaleak taldea fidantzarekin geratuko da.
  • Materiala ez itzultzekotan, Baztango Mendigoizaleak taldeak fidantzaren eta itzuli ez den materialaren balioaren arteko diferentzia kobratuko dio bazkideari.
  • Materialaren erabilerak arau hauen onarpena suposatzen du.